Iazko etenaren ostean, itzuli dira Bergarako munizipalera promes eta nagusien mailatako pilotariak. Martxan da lau eta erdiko XII. Soraluce pilota txapelketa. Promes mailan zortzi pilotarik jokatuko dute, eta nagusien mailan, beste zortzik.
Maiatzeko martitzenetan jokatuko dituzte final laurdenetako eta finalerdietako kanporaketak. Guztiak, 19:30ean. Final handiak, ekainaren 6an izango dira.