Oroimena eta Giza Eskubideak Bergaran egitasmoaren baita egingo dute ikerketa, eta lehen urratsa izango da giza eskubideen urraketen erradiografia ateratzea. Bi garai ikertuko dituzte; 1936tik 1960ra arteko epealdia alde batetik, eta 1960tik gaur egunera arteko epealdia bestetik. Aranzadi Zientzia Elkarteko historialari Javier Bucesek azaldu ditu egitasmoaren nondik norakoak. Oroimenaren Bulegoa maiatzeko eguaztenetan egongo da zabalik Bergarako Udal Artxiboan. Harremanetan jartzeko: 943 46 61 42 edo memoria@aranzadi.eus