Ligako oilarretako bat den Eibar –hirugarren dira sailkapenean– izan zuen zapatuan aurrez aurre Bergarak. Lehia borrokatua izan zen Agorrosingoa. Aukera ugari izan zituzten debabarrendarrek, eta hamaika metroetatik aurrea hartu zuten markagailuan. Etxekoak, baina, ez ziren kikildu, eta hobera egin zuten minutuek aurrera egin ahala, geldikako jokaldi batean berdinketaren gola sartu zuten arte (1-1).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.