HEMEN DEBAGOIENA

Jose Ramon Bardeci: "Erretzeari uzteko talde terapietan saiatzen gara motibazioan eragiten eta laguntza eskaintzen"

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko apirilaren 6a

Ez da erraza, baina tabakoa erretzeari uztea posible da. Apirilaren 27an helburu hori dutenendako talde terapia berria abiatuko dute Bergarako osasun zentroan. Urtean bizpahiru aldiz egiten dituzte halako dinamikak bai Bergaran bai Debagoieneko gaineko zentroetan. Ordu eta erdiko bost saio izaten dira, eta erizain baten gidaritzapean prozesuan lagungarriak diren hainbat gakoak jasotzen dituzte parte hartzaileek. Jose Ramon Bardeci erizainak hainbat urte daramatza halako talde dinamikak gidatzen. Jakinarazi du zabalik dela izen-ematea Bergarako osasun zentroan. Doan da eta saioak amaitutakoan laguntza eskatzen duten parte-hartzaileei jarraipena ere egiten diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak