Bergarako ortu komunitarioak: lanak uztailerako, eta izen-ematea maiatzean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko api. 5a, 15:35

Duela aste bi hasi zituen K1 Ekopaisaia enpresak Bergarako Jorran ortu komunitarioak sortzeko lanak. Udalaren aurreikuspena da lanak uztailerako amaitzea eta, dena ondo bidean, maiatzean irekiko lukete izen-ematea.

Hain zuzen ere, San Martzialerako bidean dagoen kokapen hori aukeratu zuen Udal Gobernuak ortuotan interesa agertu duten herritar batzuekin batera iaz gauzatutako prozesuan. EAJk, esaterako, Boluko mendi magalean kokatzea proposatu zuen.

Aurreikusten den baratze parke honek esku ahur baten forma du, baratzeak egun larre eremua denaren gainean atseden hartuko balute bezala. Baratzeetarako sarbidea egungo sima kokatua dagoeneko eremu lauaren inguruan eraikiko den baratzezainen etxolak markatuko du eta hau guztia bilduz inguruko faunarentzako babesgune izango diren landaketak ere sortuko dira denborarekin.

Eremuak 22.282 metro koadroko hedadura du, eta 90 partzela izango ditu.

Etxola bi

Herritar guztien erabilerarako pentsatuta daude, eta irizpide jasangarriak izango ditu kontuan. Horretarako, oinarrizko ur, materia organiko eta biltegi guneak "auzokidetasun irizpideei jarraiki" antolatuko dira, eta ondorioz, baratze eremu barruan hainbat elementu komun egongo dira, tartean erabiltzaileen etxola: baratzezainen aldagela eta lanabesentzako biltegiak osatuko dute. Era berean, etxolak topaleku funtzioa ere izango du eta lanabesak zein barazkiak garbitzeko aska bat ere izango du.

Eremuak 22.282 metro koadroko hedadura du, eta 90 partzela izango ditu.

Hain zuzen ere, pertsonen banaketa orekatuagoa sustatzeko, bi etxola gune aurreikusi dira. Uraska ingurua eta konpostatzeko guneak.

Talde lanabesei dagokienean, oinarrizko tresnak Udalak jarriko ditu, eta hauen erabilera baratzezain taldearen ardura izango.

Bide berri bat zabalduko dute oinezkoendako

Ortu komunitarioetara heltzeko bi bide egongo dira. Batetik, ur depositura doan errepidea izango da autoz zein oinez iristeko aukera ematen duena. Bertan lau ibilgailurentzako aparkalekua eta bizikletak uzteko aparkalekuak egongo dira. Bestetik, Ibargarai kalean ibaiaz gaindi dagoen bide magaletik abiatuko den bidea zabalduko da, oinezkoentzat.

Proiektuaren exekuzioa K1 Ekopaisaia enpresari esleitu zaio 222.870 euroko aurrekontuarekin, BEZ barne.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak