Angiolillo liburutegia espezializatzeko hautua egin dute

Mireia Bikuña 2022ko mar. 18a, 15:00

Literaturako liburuak erretiratu dituzte, eta gai sozialei buruzkoen aldeko apustua egin dute. Angiolillo liburutegia liburuen biltegi bat ez bihurtzeko, apaletan zeuden liburuen %70 kendu dute, eta besteak beste, kartzela zaharraren sarreran ipini dituzte, herritarrek har dezaten.

Hamahiru urte bete dira kartzela zaharreko hamahirugarren ziegan Angiolillo liburutegia egokitu eta herritarren zerbitzura ipini zenetik. Horiek maileguan hartzeko aukera dago, baina, liburutegiak berak, makina bat ekintza egin ditu ordutik: liburu aurkezpenak, solasaldiak, antzerki emanaldiak, kontzertuak…

125 urte Angiolilloren heriotzatik

Liburutegiaren beraren 13. urteurrenaz gain, aurten, beste data esanguratsu baten 125.ean beteko da: Michelle Angiolillo anarkista hil zutenekoa, alegia. Kartzela zaharraren aurreko plazatxoan hil zuten, Canovas del Castillo hiltzeagatik. Urteurren hori kontuan edukiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak