Indarkeria matxistagatik zigortutakoak bergizarteratzeko gakoak eman ditu Ixusko Ordeñanak

Hasier Larrea 2022ko ots. 23a, 14:37

Genero indarkeria kasuetan biktimen babesa eta tratu txarrak ematen dituenaren birgizarteratzea nola gauzatzen diren azaldu du gaur goizean Ixusko Ordeñana zuzenbideko irakasleak. Goienagusik eta Bergarako UNEDek antolatu dute hitzaldia eta Seminarixoa bete egin da.

Espetxeratuak izan diren gizonezko erasotzaileek jasotzen dituzten tratamendu psikosozialak izan ditu hizpide Ordeñanak, kondena betetakoan portaera egokiak eduki ditzaten. Modu horretan presoen bergizarteratzea ehuneko zati handi batean betetzen dela azaldu du: "Hala ere, tratamendu horiek ez dira ezagunak, hein handi batean, Espainiar estatuak ez duelako behar beste inbertitzen"

Tratu txarrak jasan dituzten emakumeekin ere sarri elkarrizketatu da, eta dio gehienak ez direla "juridikoki babestuta sentitzen". Horregatik, kritiko azaldu da epaileek, gizonezkoek bereziki, jokatzen duten rolarekin, beraiek direlako genero indarkeri kasuak ez errepikatzeko neurriak hartzea bermatu behar dutenak. Genero indarkeria ez gutxitzea gizartearen porrota baino, Estatuaren porrota dela adierazi du, "eskuineko politikarien jarrerak oso kaltegarriak" direla mahai gaineratuz.

Horrekin batera, azken 20 urteetan  genero indarkeriaren arloan aurrerapauso handiak eman direla adierazi du, "1/2004 lege organikoa eta gizartearen mobilizazioa masiboak" aintzat hartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak