Uraren Euskal Agentziatik adierazi dutenez, aurreikuspen-lanak dira, eta ez dute data zehatzik ezarri, proiektua aurrera eramateko. Hala ere, Deba ibaiaren gainean dagoen GI-2632 errepideko zubiaren ordez, ezaugarri hidrauliko hobeak dituen eta, ondorioz, ibai-dinamika egokiago batekin bateragarria den beste pasabide bat jarriko dutela adierazi dute."Deba ibaiaren balizko ur-goraldien ondorioz Bergarako biztanleek jasaten duten uholde-arriskua murrizteko egingo dira aurreikusitako obrak. Obra horiek, funtsean, gaur egun korrontearen fluxurako oztopo dena kentzean datza, ibilguaren ahalmen hidraulikoa areagotuz".
Bolubarri baserrikoen kalteak
Deba ibaiak gainezka egin duenean, kalteak sufritzen dituzte zenbait herritarrek. Horien kasua da Bergarako Bolubarri baserriko ekoizleena. Uraren Euskal Agentziatik egin nahi dituzten lanen berri emanda, beraiei ez dietela eragingo adierazi dute, eta ur handiak daudenean, Bolubarriko negutegietan oso azkar sartzen dela ura adierazi du Agurtzane Olaberriak, kasu askotan, barazki ugari bota beharra izatea eraginda. Hala ere, kontziente dira Deba ibaiak gainezka egiten duenean kalteak sufrituko dituztela.
Hona hemen azken euriteen ondorioz jasan dituzten kalteak: