Udazkenean Gipuzkoako binakako eta banakako txapelak banatu ostean, asteburu honetan eman zaio hasiera neguan jokatzen den Udaberri Saria txapelketari. Kadete, gazte zein nagusien mailan jokatzen den lehiaketa da, eta aurten, orotara, probintziako klubek izendatzen dituzten 112 bikotek eman dute izena; zehazki, 39k kadete mailan, 24k gazte kategorian, eta 49k, berriz, nagusietan. Aretxabaletan, Oñatin eta Bergaran jokatu ziren lehen jardunaldi honetako neurketak. Azken honetan, norgehiagoka bakarra jokatu zen, eta etxeko Etxezarreta-Cagigas bikoteak amore eman behar izan zuen Iriondo eta Alcantara zumaiarren aurrean (19-22). Ondo bidean, martxoaren azken asteburuan jokatuko dira finalak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.