ALBISTEAK

Gabonetako jolas parkeak, gaztetxoen gozamenerako

Mireia Bikuña 2021ko abe. 28a, 15:00

Gabonetako jolas parkeak dira, duda barik, umeen oporretarako ekintza izarrak. Han eta hemen egingo dituzte datozen egunetan. Adibidez, Bergaran. Labegaraietako kiroldegiko kantxan, askotariko puzgarriak ipini dituzte, gaztetxoen gozamenerako.

GABONETAKO PARKEAK, HERRIKA

BERGARA

  • Gabonetako jolas parkea, Labegaraietan, 8 urtetik gorakoendako: abenduaren 28an eta 29an (11:00-14:00 eta 17:00-20:00)
  • Ohe elastikoak, Munibe plazan, Bedelkarren eskutik: urtarrilaren 9ra arte (11:00-14:00 eta 17:00-20:00)
  • Gabonetako jolas parkea, Labegaraietan, 6 urtetik beherakoendako: urtarrilaren 3an, 4an eta 5ean (11:00-14:00 eta 17:00-20:00)
  • Ur-jolasak, igerilekuan: urtarrilaren 3an, LHko hirugarren eta laugarren mailak; eta urtarrilaren 4an, LHko bosgarren eta seigarren mailak

ARRASATE

  • Gabonetako jolas parkea, Biterin: abenduaren 28an, 29an eta 30ean (11:30-14:00 eta 17:30-20:00)
  • Txikilandia, Uarkapen: urtarrilaren 2tik 4ra
  • Gazte Ekin, gaztetxean: urtarrilaren 2tik 4ra

ANTZUOLA

  • Gabonetako jolas parkea, eskolako patioan eta frontoian: urtarrilak 3an (11:00-13:30 eta  16:30-18:00) 

OÑATI

  • Gabonetako jolas parkea, kiroldegian: urtarrilaren 3an eta 4an (11:00-14:00 eta 16:30-20:00)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak