ALBISTEAK

'Gogoan hartzeko izenak' argazki erakusketa domeka arte dago zabalik

Larraitz Zeberio Lekuona 2021eko abenduaren 9a

Joseba Zabalza argazkilariaren erakusketak gatazka politikoaren baitan polizia errepresioak eta estatu terrorismoak eragindako biktimak ditu protagonista. 105 biktimaren senitartekoekin izan da Zabalza, eta argazkietan jaso ditu gehienetan senidea eraila izan zen lekuan.

Gogoan hartzeko izenak abenduaren 12ra arte egongo da zabalik Bergarako Aroztegi aretoan. Ordutegia da martitzenetik barikura 18:00-20:30, zapatutan 12:00-14:00 eta 18:00-20:30, eta igande eta jaiegunetan 12:00-14:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak