ALBISTEAK

Senegalgo Dionewar herriko lau gazte, Debagoiena ezagutzen

Ainhoa Arana 2021ko aza. 24a, 16:55

Bergarako Ndank Ndank elkarteak 2018tik dihardu elkarlanean Senegalgo Dionewar herriko Ceed Sangomar ikasle taldearekin, eta azaroaren 18tik Bergaran daude talde horretako lau gazte Debagoiena bisitatzera etorrita. Euskal Herriko hainbat txoko bisitatzeko aukera izango dute, eta gaurkoan Goienan izan dira.

Foru Aldundiak  finantzatutako Elkarbizitza eta elkartasun programaren baitan etorri dira. Dionewarreko biztanle eta debagoiendarren arteko elkar ezagutza, kulturartekotasuna eta lankidetza bultzatzea ditu helburu elkarlanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak