Bergarako Udalak Arizondo argazkizale elkartearen laguntzarekin antolatutako 31. Kirol Argazki Lehiaketako sariak banatu dira gaur, azaroak 19, Aroztegi aretoan egindako erakusketaren inaugurazio ekitaldian.
Emakume kirolarien lana erretretatzeko ahalegin berezia
Emakumeen lana ikusgarriago egiteko helburuarekin aurten lehiaketara aurkeztu diren argazkien gaia emakumeak kirola egiten izan da. "Horrekin batera, eta ikusita ez dela ohikoa sariketa honetan emakume argazkilariek parte hartzea, hauei lekua egitea erabaki zuen Udalak, eta sari propioak sortu. Emakumerik ez da aurkeztu, ordea, eta bi kategorietako sariak eman gabe utzi dira. Hau horrela, eta emakumeentzat hau ere espazio segurua izan dadin helburuarekin, datozen urteei begira lanketa egingo du Udalak Berdintasun sailaren bitartez", adierazi dute udaletik ohar bidez
Sociedad Fotográfica de Gipuzkoako Pilar Aguayok, Disdira Zumaiako Eva Francok eta Imanol Manterolak osatutako epai-mahaiak aho batez onartu du sariak honela banatzea:
Zuri-beltzean
-
Lehen saria: JUGANDO AL TENIS Jose Agustin Gurrutxaga (Bergara). Saria: 210 euro eta garaikurra.
-
Bigarren saria: 400 METROS Jorge Murguiondo (Zumaia). Saria: 180 euro eta garaikurra.
-
Hirugarren saria: NATACION J. A. Unzurrunzaga (Bergara). Saria: 150 euro eta garaikurra.
-
Herriko saria: TREKINA BASAMORTUAN ALEX MOLANO (Bergara). Saria: 120 euro eta garaikurra.
-
Lehen emakumeari saria: Eman gabe.
Koloretan
-
Lehen saria: PRIMERAS LUCES Aritz Gordo (Arrasate). Saria: 210 euro eta garaikurra.
-
Bigarren saria: PODERIO M. Angel Perez Herrero (Urretxu). Saria: 180 euro eta garaikurra.
-
Hirugarren saria: EN LO MAS ALTO J,M. Romero (Ordizia). Saria: 150 euro eta garaikurra.
-
Herriko saria: IGERIAN Jose Agustin Gurrutxaga (Bergara). Saria: 120 euro eta garaikurra.
-
Lehen emakumeari saria: Eman gabe.