Klima aldaketa eta erregai fosilak agortzen ari direla gaurkotasun handiko bi gai dira. Eta erakusketan, hain zuzen ere, erregai horien alternatiba den Hidrogeno berdearen aukerak azaltzea dute asmo.
Beretan, Hidrogeno berdearekin erlazionatutako galdera askori erantzuna eman nahi zaio: zer da? Nola ekoizten da? Jasangarria da? Zein abantaila ditu? Panelez gain, batetik, Hidrogenoa lortzeko Voltametro bat dago esperimentatzeko; bestetik, egunerokoan zenbat CO2 sortzen dugun kalkulatzen duen excell bat eskuragarri dago; baita hidrogenoz funtzionatzen duten jostailuzko kotxe txikiak ere. Horiez gain, Javier Tejada Bartzelonako unibertsitateko katedratikoaren bideoa ere jasotzen du erakusketak.