EH Bilduren ibilbidea laburtzen duen dokumentala, Bergaran

Mireia Bikuña 2021ko aza. 17a, 17:15

Hamar urte baino ez dokumentala Bergarara heldu da, aurretik, Oñatin eta Arrasaten geldialdia egin ostean. Hiru Damatxo ekoiztetxeak ondu du lana, eta EH Bilduren sorreratik zeresana izan duten 26 laguni egindako elkarrizketak bildu dituzte.

Horietako batzuk batu dira Bergarako EH Bilduren Bilgunean egindako aurkezpenean. Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusi ohia eta Jaione Isazelaia Bergarako alkate ohia. Hamar urteko ibilaldian norberak izan duen ekarpenari buruz egiten da berba dokumentalean, eta horren inguruan jardun dute dokumentala ikusi ostean. Bereziki, Garitanoren eta Isazelaiaren esperientziak ezagutu dituzte. 

Ordubete pasa

Ordu eta  bost minutuko iraupena duen dokumentalean EH Bilduk izan duen bilakaera kontatzen da. Lurraldeka, Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta Nafarroan. Eta, baita, herrika izan duen bilakaera. Eta, horietan, koalizioak bizi izan dituen une gogoangarrienak aipatu dituzte, elkarrizketatuek.

Hainbat herritar batu zen dokumentala ikustera. Izan ere, hasieran komentatu zuten moduan, lan hori, herritarrei eskerrak emateko modua ere bada. EH Bilduren komunitateak egindako lanari aitortza. Gaineratu zuten, bide beretik jarraituko dutela lanean, etorkizunean ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak