Inauguratu dute Labegaraietako rokodromoa

Amaia Txintxurreta Guridi 2021ko aza. 6a, 14:28

Bergarako Labegaraietako kiroldegi berritua zabaldu eta bederatzi hilabete geroago, azkenean martxan da, bertan, estalpean, kokatuta dagoen rokodromoa. Goizean inauguratu dute Udaleko eta Pol-Pol taldeko ordezkariek.

"Gustura" gelditu dira Labegaraietako rokodromo berriak duen itxurarekin, bai Udal ordezkariak eta baita Pol-Pol Mendi Taldekoak ere. Eurek inauguratu dute goizean eta dagoeneko hainbat kirolari izan dira txoko berria estreinatzen.

Batez ere estalpe egoki bat eskatzen zuten Pol-Pol taldekoek, neguan ere, baldintza egokiekin, bertan ibili ahal izateko. Eta azkenean, hamar urte baino gehiago eskaerak egiten ibili ostean, “kostata”, baina eurek nahi zutena iritsi dela azaldu du Pol-Pol Mendi Taldeko eskalatzailea den Mikel Uribesalgok. 

Gaineratu du, hemendik aurrera batzuk egongo direla boulderrera ia egunero joango direnak, eta beste batzuk aldiz, euria egiten duenetan aprobetxatuko dutenak txoko hori.

Rokodromoa, eskalatzaileen arteko harremana mantentzeko eta jende berria ezagutzeko lekua ere badela adierazi du Uribesalgok eta eskalatzaileendako topagune moduko bat ere badela, eskalatzeko dauden tokien inguruko informazioa trukatzeko.

Udaletik, bestetik, interesa dutenei bertaratzeko animatu diete.

Guztira, 50.000 euro inguruko aurrekontua bideratu dute Udaletik rokodromora.

Erlazionatuak

Rokodromoa, iruditan

Amaia Txintxurreta Guridi 2021 aza 06 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak