2.000 euro daude saritan Bedelkarren kanpaina berrian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko ira. 29a, 15:29

Bergarako merkatarien elkarteak kanpaina berri bat abiatuko du urriaren 1etik 29ra. Erosketa txartelarekin zozketa baten parte hartzeko aukera emango diete bezeroei; guztira 2.000 euro banatuko dituzte saritan. Kanpaina bisualago egiteko bertako komertzioaren garrantzia azpimarratzen duten mezuez osatutako kartelak jarriko dituzte dendetan.

Bezeroek zozketan parte hartzeko erosketa ticketa edo zozketarako papertxoak euren izen eta telefonoarekin bete behar dituzte eta honako komertzio hauetan egongo diren kutxetan utzi: Eki-Lur, Mirari, Maka, Optika Manso, Igarza mertzeria, Zubikua, Anezka, Zare Frutadenda eta Txamonix. Kutxotan utzitako txartel guztiak jaso ondoren, zozketak egingo dira urriaren 15ean eta 29an. Zozketa DJ Pinoren emanaldian zehar egingo da, 19:00etatik 21:00etara; urriaren 15ean Irala kalean eta urriaren 29an Simon Arrieta kalean. Sarien zenbatekoa 1.000 eurokoa izango da kasu bakoitzean, 250 euroko lau saritan banatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak