Musika eskolako zuzendari Marije Ugaldek azaldu du zergatik antolatu duten ginkana aurten: "Musika instrumentuak probatzeko aukerarik ez dago pandemiagatik, eta egoerara egokitu behar izan gara. Hala, instrumentuok identifikatzeko ginkana musikala antolatu dugu".
Honako hau da egitaraua
Irailak 25, zapatua:
11:00etan eta 12:30ean: Bergara monumentala bisita gidatua (11:00etan euskaraz, 12:30ean gaztelaniaz). Izen-ematea www.laboratorium.eus helbidean. Izen-ematea doakoa da. Edukiera mugatua, izen-emate ordenaren arabera.
13:05ean: Bergarako Orfeoia, Aritzeta abesbatza eta Orfeoi gaztearen kontzertua San Martin plazan (euriarekin Seminarixoan).
Irailak 26, domeka:
10:30ean: Bergara oinez irteera. Irteera Fraiskozuri plazatik. Iraupena: 75-90 minutu. Aspacek antolatutakoa. Irteera hau da ikasturtean domekaz egingo den bakarra. Informazio gehiago: 943 777 095.
12:00etan: Musika tresnak aurkitzeko prest? Ginkana musikala hiru gunetan: Herriko plazan, Errotalde Jauregian eta Xabier de Munibe Plazan. Bost talde antolatuko dira, banakakoak edo taldeka, parte hartzaileek erabakitzen duten moduan. Izena aurretik eman behar da Musika Eskolan. Antolatzailea: Bergarako Musika Eskola.
12:30etik – 14:00etara: Bergarako kultur taldeen azoka San Martin plazan (euriarekin plazako arkupetan). Elkarte hauek egongo dira: Buztintzale elkartea, Arizondo, Beart, Taila elkartea, Jardun elkartea eta Erraldoi eta kilikien konpartsa –azken hauek Aroztegin dute erakusketa–.
12:30ean Alai taldearen kantu saioa Bergarako kaleetan.