Sorginen ehizen atzean zeuden arrazoi politikoez aritu da Asisko Urmeneta Bergarako gaztetxean

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko uzt. 16a, 21:45

Sugarren mende liburua aurkezten egon da Asisko Urmeneta gaur iluntzean Bergarako Kartzela Zaharrean, liburuan agertzen diren espetxeko irudiak marrazteko oinarri hartu zuen tokian, hain justu ere. Angiolillo liburutegiaren denboraldiko azken saioa izan da.

'Sorginen ehiza' moduan ezagutzen den gertaera oinarri historikoekin jasotzen du Asisko Urmenetak Sugarren Mende liburuan. Eta oinarri horiek arrazoi politikoak zirela azaldu du gaur Bergarako gaztetxean egindako liburu aurkezpenean. "Liburuak ez dakar ezer berririk, jasotzen duen guztia aurretik ere publikatuta dago, baina liburu ezberdinetan, ez dena bakarrean", adierazi du Urmenetak aurkezpenean.

Komiki formatuan datorren historia liburua da Sugarren mende, baina baditu orduko hainbat gertaera historikoen pasarte jasota datekin eta izen propioekin. "Mende oso baten sekulako masakrea egin zen. Ez da horren transmisiorik egon eta oraindik ez dago hori akademikoki jasotzen duen euskarazko monografikorik" adierazi du egileak.

Bergarako gaztetxeko Angiolillo liburutegiaren denboraldiko azken saioa izan da. "Normalean uztailean ez dugu saiorik izaten baina hau horrela suertatu da. Gainera, liburu horretan dator nola hainbat lagun Logroñoko espetxean sartu zituzten, eta espetxeko marrazkiak egiteko Kartzela Zaharra hartu zuen oinarri Asiskok, hona etorri zen; polita da hori", adierazi du Angiolillo liburutegiko Asier Polvorosak. Irailean hasiko dute denboraldi berria eta dagoeneko badute buruan zer antolatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak