2021eko uztailaren 5eko errolda datuen arabera 15 herritar bizi dira Bergarako Elosua auzoan, eta 50 baserri inguru daude. Hutsik daude horietako asko eta auzotarrak saiatzen dira baserri horiek ahal duten heinean zaintzen. Baina despopulazioa nabarmena da eta, diotenez, baita zerbitzuen gabezia ere.