ALBISTEAK

Euskal Herriko hautetsien topaleku izango da Bergara, uztailaren 21ean

Maialen Santos 2021eko uztailaren 7a

Duela 45 urte Euskal Herriko ehunka udal ordezkari elkartu ziren Bergaran, herri bat zirela eta burujabetzatik aurrera egin nahi zutela adierazteko. Egun hura gogora ekartzeko ekimenak antolatu dituzte uztailaren 21erako. Batetik, garai hartako bailarako alkateei aitortza egingo diete ekitaldi instituzionalean, eta, bestetik, erakusketa jarriko dute orduko irudiekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak