'TicketBai' ezagutzeko, formakuntza enpresariei Seminarixoan

Jone Olabarria 2021ko eka. 4a, 14:17

Fakturazio sistema elektroniko berriaren derrigorrezko erabilera datorren urte hasieran sartuko da indarrean. Diru-sarrerak eta zergen ordainketa kontrolatuko dituen sistema ezagutzeko, herrietan formakuntza saioak eskaintzen ari da Gipuzkoako Bazkundea

Banku-erakundeen bezero diren enpresa txiki eta ertainei zein autonomoei "zuzenean" eragingo die TicketBai fakturazio-sistema elektronikoaren derrigor-tasunak. Foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak partekatu-tako proiektua da, eta 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera derrigorrezkoa izango da Gipuzkoan eta Bizkaian. Arabaren kasuan, 2022an zehar aplikatuko da, modu mailakatuan.

Zerga ordainketa kontrolatzeko

"Ogasunei diru-sarrerak guztiak kontrolatzea eta zerga-ordain-keten ez saihestea" du helburu fakturazio-sistema elektronikoak. Gipuzkoako Bazkundeak zehaztu duenez, sistemak "onurak" ekarriko ditu enpresa eta komertzioentzat: "2021ean TicketBai sistemarekin bat egiten duten ETE-ek eta autonomoek %60 arterainoko kenkariak izan ahalko dituzte PFEZaren kuota osoan edo sozietateen gaineko zergan ekitaldi horretan egindako inbertsioengatik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak