HEMEN DEBAGOIENA

The Mood Rings taldearen rock & roll pieza landuak Seminarixoan

Imanol Beloki Unamuno 2021eko maiatzaren 27a

The Mood Rings taldea osatzen duten Xabier Badiola, Markel Corral, Andoni Lopez eta Olatz Ugarte musikariek pieza ederrak eskaini zituzten Seminarixoan. Garai bateko rock & rollari kutsu modernoa ematen diote, eta horiek lortzeko riff eta punteo apartak egiten dituzte ahots ederrarekin nahastutako kantuak eraikiz.

Goiena telebistak Pentekoste ez-jaien bueltan egindako Herritik herrirako kultura mokadua saio berezirako jaso zuen The Mood Rings taldeak eskainitako kantuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak