HEMEN DEBAGOIENA

Pentekoste ez-jaiek emandakoaren errepasoa

Imanol Beloki Unamuno 2021eko maiatzaren 24a

Aurten ere ez da ohiko Pentekosterik izan Bergaran, baina, zenbait kultura hitzordu izan dira jaiei eutsi nahian. Antolatutako ekintzen balorazio positiboa egin du Gorka Artola, Bergarako alkateak, eta, horietan parte hartu duten eragile guztiei eskerrak emateko aprobetxatu du.

Bitorianatxoren jaitsiera birtuala, jaioberriei ongietorria, film labur lehiaketako sari banaketa gala, Kopla barik bertso eskolak antolatutako saioa, eta Sua taldearen kontzertua izan ziren, besteak beste. Herritarrak penatuta agertu ziren, ohiko jairik ezin delako ospatu beste urte batez. Hala ere, aprobetxatu zuten kalera irten eta lagunartean egoteko. Goiena bertan izan zen horiek jasotzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak