ALBISTEAK

Pentekosterik ez Bergaran, baina bai hainbat kultura ekitaldi

Txomin Madina Milikua 2021ko mai. 12a, 15:19

Aurten ere Bergaran ez da Pentekoste jairik izango, baina maiatzaren 21etik 24ra bitartean hainbat kultura ekitaldiz gozatzeko aukera egongo da Xaxau Konpartsak Kopla Barik bertso-eskolarekin eta Bergarako Udalaren laguntzarekin antolatutako egitarauari esker. Antton Telleriaren bakarrizketa, Sua taldearen kontzertua eta film laburren lehiaketaren sari banaketa gala izango dira hitzorduetako batzuk. Maiatzaren 23an, haur jaioberriei ongietorria egingo zaie.

Maiatzaren 21etik 24rako egitaraua:

  • Maiatzak 21, ostirala.
    19:00etan, Antton Telleriaren bakarrizketa Seminarixoan.
  • Maiatzak 22, larunbata.
    12:00etan, bertso-saioa Usondo parkean Nerea Elustondo, Beñat Gaztelumendi, Maddi Ane Txoperena eta Sustrai Colinarekin.
    19:00. Sua taldearen kontzertua. Seminarixoa.
  • Maiatzak 23, igandea.
    Goizean, haur jaioberriei ongietorria.
    19:00etan, film laburren lehiaketako gala Seminarixoan. Streaming bidez emitituko da.
  • Maiatzak 24, astelehena.
    11:00etan, hondarrarekin eskulturak Usondo parkean –euriarekin, Boluko frontoian)–, 7 urtetik gorako haurrentzat. Ordu eta erdiko txandak egingo dira, gehienez 25 pertsonekin. Izena emateko formularioa zabalduko da Xaxauren eta Udalaren sare sozialetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak