'Hi Gazte!' ekimenak bigarren geldialdia egin du Bergaran

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko mai. 7a, 15:26

Bergarako Ipintza instituko ikasleek Hi Gazte!-ren bigarren dinamika ezagutu dute gaur Seminarixoan. Dinamika hori Iratxe Aguilera (Kai Nakai) eta Maialen Sorzabalbere sortzaileek gidatu dute.

Bigarren saio honetan ikus-entzunezkoetan jarri dute indarra, eta besteak beste, ikus-entzunezko bat egiterako orduan, kontuan hartu behar diren gakoak azaldu dizkiete sortzaileek ikasleei: ideia, argiztapena, lokalizazioa, edota grabatuko den formatuaren garrantzia. Saioren bigarren atalean ikasleen txanda iritsi da. Bikoizketa ariketak egin dituzte, ideiak garatu dituzte, eta taula gainera igotzera ere animatu dira, bertan kokatutako chroma-n irudi batzuk hartzera. 

Horretaz gain, sare sozialen inguruan aritu dira sortzaileak, eta Instagram bitartez, argi-uztai bat ere zozketatu dute saioan; gogotsu hartu dute parte zozketan. Dinamikako bigarren erronka ere aurkeztu diete saioko gidariek.

Ikasleek bisita "gustura" hartu dute eta ikasitakoa asko eskertu. 

Erlazionatuak

'Hi Gazte' Arantzazura ere iritsi da

Xabier Urtzelai 2021 mai 07 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak