Bergarako Labegaraieta auzoa hainbat herritarrendako ezinbesteko aisialdi gune bihurtu da, are gehiago pandemian. Gainera, azken agintaldietan egin diren interbentzioek are erakargarriago egin dute herrigunetik hiru kilometrora dagoen auzoan. Iñaki Arregi Bixkai eta Elaia Iñurrategi auzotarrekin eta kiroldegi eraberrituan mural ikusgarriak egiten ari diren Jokin Oregi Sortwo eta Mikel Larrañaga Remak artistekin egon da GOIENA.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.