Bestalde, Euskadi Fundazioko emakumezkoen Laboral Kutxa taldeak 2021eko denboraldia prestatzen jarraitzen du eta taldea osatzen duten hamahiru txirrindulariek kontzentrazioa egingo dute asteburuan Itziarren (Gipuzkoa), Ion Lazkano talde zuzendari berriaren agindupean. Talde horretan daude Ainhize Barrainkua, Xubane Garai eta Garazi Estebez aretxabaletarrak.
Zapatuan, gainera, Uxue Otxoa txirrindularitzan espezializatutako kirol psikologo arrasatearraren bisita jasoko du taldeak. "Alderdi psikologikoek kirol mailan, bereziki txirrindularitzan, eta maila pertsonalean duten eraginaren inguruan arituko dira".