Salmenta politak bederatzi posturekin Bergaran egindako Erramu Zapatuko azokan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko mar. 27a, 17:20

COVID neurriak hartuta eta ohikoa baino postu askoz ere gutxiagorekin egin dute azoka, baina nahi izan duen guztiak izan du aukera ekoizleekin egoteko eta zuzeneko erosketa egiteko. Salmentak ondo joan dira eta pozik agertu dira ekoizleak.

Bederatzi postu izan ditu, aurten, Bergarako Erramu Zapatuko azokak. Pandemia egoerak baldintzatutako azoka izan da, zalantzarik gabe. Ekoizle kopurua oso txikia izan da eta azoka eremua seinaleztatua eta mugatua izan da. Esaterako, azokara nondik sartu eta nondik irten finkatuta zegoen, sarrera eskuetan gela emateko banatzailea zegoen eta erosleek seinaleztatutako norabidea jarraitu behar zuten postuak ikusteko eta kontrako norabidean inor ez gurutzatzeko.

Salmenten inguruan galdetuta pozik agertu dira ekoizleak. Bergarako bi postu izan dira: Josean Azkarate eztiarekin eta erlezaintzarekin lotutako produktuekin eta Etxague baserriko Mari Carmen Etxeberria barazkiekin, ogiarekin eta bestelako produktu askorekin. 

Ia guztia saldu dutela adierazi dute, eta jendea aurten goiz ibili dela azokan.

Bestelako ekoizleak

Inguruko herrietatik etorritakoak izan dira gainerako ekoizleak. Esaterako, Elgetatik Baobeer garagardoak, Antzuolatik Amatxo gaztandegia, Soraluzetik  Egotza etxeko ahuntz gazta kremak edota Arizaga baserriko produktuak... Kilometro gehien egin dituztenen artean Amurrioko gozoak, Ekotaloren produktuak edota Donibane Garazi eta Baigorri artean dagoen Lasako Ximun Iribarneren ahatekiak nabarmendu dira. Iribarne ezaguna da Bergaran; izan ere badira hamabost bat urte ez duela hutsik egiten ez Erramu Zapatuko ferian ez San Martingo azokan.

Azoka antolatzeko ahalegina eskertu dute ekoizleek, eta baita ere herritarren erantzuna. Pandemia gainditu eta betiko martxara itzultzeko gogoz daude lehen sektoreko ekoizleak ere.

Erlazionatuak

Erramu Zapatuko Azoka argazkitan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021 mar 27 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak