Olaso dorreak inpresio ona utzi du lehen bisitariengan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko mar. 15a, 15:25

Urte luzez publiko orokorrari itxita egon ostean, zapatuan ireki zituzten Olaso dorreko ateak. Martxoaren 9an Telesforo Monzon hil zela 40 urte bete zirela-eta, urteurrenaren bueltan antolatutako ekintzen barruan kokatu behar dira bisita gidatu horiek. Lehen bisitan parte hartu eta GOIENAko kameren aurrean hitz egitera animatu ziren herritarrei asko gustatu zitzaien Monzonen etxea. 

Ordu eta erdi pasatxo irauten duten bisita horietan Olaso dorreko ondare oparoaz gozatzeko aukera izateaz gain, hainbat bitxikeria kontatzen ditu gidari lanetan aritzen den Javier Lazkanok. Eta Lazkanok berak ikusmin handia piztu dutela bisitek, ekainerako ematen ari direla txandak. 

Olaso bisitatzeko erreserba telefonoz egin beharko da, Turismo Bulegora (943 76 90 03) deituz, eta, ondoren, sarrera bulegoan bertan erosi behar da bisitara joan baino lehen; prezioa da lau euro. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak