San Juan Bosco eguneko ospakizunik eta parrandarik ez zuten izan ikasleek, baina egun berezia zela antzematen zen egoitza berrian. Izan ere, tailer berria bisitatu zuten zuzendari izandako Juan Gallastegi, Fernando Otaño, Felix Askasibar, Jose Ramon Arakistain, Jose Mari Larrañaga, Iñaki Larrañaga eta Iosune Irazabalek eta ondoren oroigarri bana jaso zuten areto nagusian. Goiza borobiltzeko, zuhaitz bana ere landatu zuten.