ALBISTEAK

Artxiboko futbol argazkiekin osatu du BKEk 2021eko egutegia

Jone Olabarria 2020ko abenduaren 29a

Urtero argitaratu ohi du Bergara Kirol Elkarteko futbol sailak klubeko talde ezberdinen argazkiekin osatutako egutegia. Aurtengoan baina, egoerak behartuta, argazki zaharrekin  osatutako egutegi "ezberdin bat" egin dute.

Udal Artxiboarekin elkarlana ezinbestekoa izan dela azaldu dute BKE-tik. Bertan argitaratuko argazki guztiak Udalaren fondoan gordetakoak direla zehaztu dute, garai eta egoera ezberdinak uztartuz, beti ere futbol munduan oinarrituak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak