San Joxepen adinekoentzako eguneko zentroa egokitzea eskatu du EAJk

Jone Olabarria 2020ko abe. 17a, 15:29

Eguneko zentroa Ernai kalera mugitu zenetik, San Joxepeko lokalean kokatzen zen eguneko zentroa libre geratu dela azaldu du Bergarako EAJk, eta hain zuzen hori berregokitzeko eskaria egin dute jeltzaleek.

Azaldutakoaren arabera, adineko bergararrentzat "zerbitzu gehigarria" eskaintzea da proposamena, "beraien garapenean laguntza eskaintzeko eta familiei zaintzarako laguntza gehigarri bat emateko asmoz".

Udalaren eskumenekoa izatea proposatun dute, baina Aldundiarekin eta San Joxepe elkarteko kideekin "elkarlanean" garatzeko beharra ikusten dutela azaldu dute. Era berean salatu dute, urtebete daramatela ongizate batzordean eta ohiko bilkuretan proposamen hau lantzeko eskaera egiten, baina momentuz lanketarako unea ez dela iritsi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak