Displasia fibrosoaren inguruko sentsibilizazioa lantzeko, 'Mateo, gure oparia' ipuina aurkeztuko dute abenduaren 1ean

Jone Olabarria 2020ko aza. 24a, 15:04

Displasia fibrosoa gaitzaren inguruko sentsibilizazioa lantzeko asmotan, Mateo, gure oparia haurrentzako ipuina aurkeztuko dute abenduaren 1ean Seminarixoan. Displasia fibrosoa, hezurduran lesioak eragiten dituen gaixotasun arraroa dela azaldu du Nerea Arrieta Displasia Fibrosa elkarteko presidenteak. 2017an sortua Estatu mailako elkartea da.

Egun 58 bazkide ditu elkarteak, horietatik 35 dira gaixotasuna pairatzen duten pertsonak. Displasia fibrosoa dutenen kasuan hezurraren ehun normala zuntz ehunak ordezkatzen du eta ondorioz, hezurra ohi baino hauskorragoa da. Min kronikoa, ibiltzeko zailtasunak, itsutasuna edota gorreria eragin ditzake, beste hainbaten artean. Gaixotasun arraroa izanda, babesaren garrantzia azpimarratu du Arrietak.

Batutako dirua, ikerketara

Ipuinak haur guztientzat bideratutako fitxa batzuk ere lantzen ditu, oinarrizko zazpi emozioak ezagutzen irakastea helburu dutenak, eta zazpi hizkuntzatan egongo da eskuragarri. Ipuinen salmentatik lortutako dirua gaixotasunaren ikerketara bideratuko dutela azaldu dute eta abenduaren 1eko aurkezpenean egongo da liburua eskuratzeko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak