Bergarako ostalariek kalera irten dute laguntza eske eta ehunka herritarrek egin dute bat haiekin

Mireia Bikuña 2020ko aza. 23a, 18:03

Laguntza behar dutela aldarrikatzeko kalera irten ziren Bergarako ostalariak zapatuan, eta herritarren elkartasun babesa jaso zuten.

San Martin plazan hasitako manifestazioak herriko kaleak zeharkatu zituen. SOStalaritza leloa zuen pankartaren atzetik joan ziren herritarrak, lapikoen estalgarriekin zarata eginez.  Aurretik, buruan, edari eta janari banatzaileak, bozinak gogor joz.

Amaiera San Martin plazan egin zuten, eta berriro eskatu zituzten laguntzak: udalarena eta beste erakunde batzuena.

70 ostalaritza zerbitzu inguru

Bergaran 70 bat ostalaritza zerbitzu daude. Tabernak, jatetxeak eta hotelak. Guztira, 300dik gora pertsonari eragiten die negozioen itxierak. Askok, uda denboraldian izandako oztopoak gaindituz, negozioa salbatu dute.

Bada, neguari begira, askoren egoera zaildu eta gogortu egingo dela uste dute ostalariek. Beste behin "kriminalizatuak" sentitzen dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak