Pandemiaren eraginez lehen saridunak ezin izan zuen saria jaso, eta jaso zutenek, euren eskuekin hartu zuten garaikurra, inork eskura eman gabe, kontaktuak murrizte aldera.
Aipatzea kirol zerbitzuburu Iñaki Ugarteburuk atzokoan botatako erronka: "Aurten, tamalez, ez da emakumerik egon parte hartzaileen artean. Lan egingo dugu, datorren urtean hori gertatu ez dadin eta emakumeak ere animatu daitezen".