Bergarako erosketa bonuen kanpaina berria, azaroaren 18tik abenduaren 31ra

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko aza. 17a, 16:23

16 urtetik gorako bergararrei zuzendutako erosketa-bonuen kanpaina berria abiatuko da bihar, azaroak 18, eta abenduaren 31ra arte luzatuko da. Bonoak.eus aplikazioa izango da udazken-neguko kanpainaren oinarria, eta bertan eman beharko dute izena erabiltzaileek eta merkatariek; modu digitalean ez ezik, fisikoki ere eskuratu ahal izango dira oraingoan bonuak, establezimenduetan. Udalak 120.000 euro inbertituko ditu kanpaina honetan.

Erosketa-bonuetan aplikatuko diren deskontuak honako hauek izango dira: 

  • Elikagaiak ez diren produktuen salmenta: %20. 
  • Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta ostatuak: %20. 
  • Zerbitzu pertsonalak (ile-apaindegiak, estetika zentroak, konponketak, eta bestelakoak: %20.
  • Osasunarekin lotutako zerbitzuak: %5.
  • Hezkuntza ez arautua: %5.
  • Elikagaien salmenta: %5. 

Aurreko kanpaina bonu guztietan aplikatzen zen deskontu bera; oraingoetan, ordea, ez. Eta aurreko kanpainarekiko beste aldaketa bat ere badago; modu digitalean ez ezik, fisikoki ere eskuratu ahal izango dira oraingoan erosketa-bonuak, bertan parte hartzen duten establezimenduetan. 
Diruz lagundutako bonuak 2020ko abenduaren 31a baino lehen erosi ahal izango dira, Udalak kanpaina honetarako bideratutako kopurua lehenago agortzen ez bada behintzat. Eta abenduaren 31n amaituko da kanpaina. 

Bonoak.eus webgunea, bihar eguerditik aurrera martxan

Erosketa-bonuak Bonoak.eus webgunearen bidez eskuratuko dira, zuzenean edota kanpainara atxikitako establezimenduen bitartez. Honako hauek dira eman beharreko urratsak: Bonoak.eus webgunean alta eman, erosketa egingo den establezimendua aukeratu eta bonuaren zenbatekoa aukeratu eta erosi. Herritar bakoitzak gehienez 200 euro baliatu ahalko ditu bonuetarako; hau da, lau lagunez osatutako 16 urtetik gorako familia baten gehienez 800 euro gastatu ahalko dira bonuetan.

16 urtetik gorako bergarar bakoitzak gehienez 200 euro gastatu ahalko ditu bonuetan

Bonua erositakoan, PDF formatuko fitxategi bat deskargatu ahal izango da webgunetik. Fitxategi hori eroslearen posta elektronikora ere bidaliko da, eta Bonoak.eus -eko erabiltzaile kontuan eskuragarri izango da 2020ko abenduaren 31ra arte. Bonuen erosketa ordainketa-atari baten bidez egingo da. Horrek eragiten duen kostua bere gain hartuko du Udalak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak