ALBISTEAK

"Publiko zoragarria dago Bergaran eta oso pozik gaude etorri izanarekin"

Txomin Madina Milikua 2020ko azaroaren 3a

Txotxongiloen magiak berriz ere hartu du asteburuan Bergara bi urtean behin egin ohi duten Helduendako Nazioarteko Txotxongilo Mostrak. Hamabosgarren aldia izan da eta antolatzaileak pozik agertu dira izandako erantzunarekin, nahiz eta esperotakoa baino egun bat gutxiago iraun eta segurtasun kontuengatik publikoa mugatuta izan.

Lau izan dira guztira programatutako ikuskizunak: Seminarixoak Kulunka konpainiaren Andre eta Dauphine eta Kataluniako Chapertons Comic Teatroren Rodo hartu ditu, eta arrakastatsu, sarrerak agortuta.

San Martin plazan bestalde, Markeliñeren Psike eskaini zuten zapatu gauean, eta Arawake konpainiaren Titiriscopio muntaia ere bertan egon da ikusgai asteburu guztian zehar. Ikuskizun berezia, eskalan egindako Burgosko antzoki nagusia agertoki duena, eta pozik agertu dira horiek bergararrek egindako harrerarekin.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak