HEMEN DEBAGOIENA

60ko hamarkadako argazkien erakusketa dago ikusgai Aroztegin

Karmele Uribesalgo 2020ko urriaren 15a

Aroztegi aretoan 60 izeneko erakusketa dago ikusgai joan den ostiraletik. 1960ko hamarkadako Bergara nolakoa zen erakusten duten 65 argazkiren aukeraketa egin du Udal Artxiboak. Irudietan nabari da, besteak beste, zer-nolako aldaketak izan diren hirigintzan, nola bizi ziren garai hartan eta zelako garrantzia zuen Elizak. Urriaren 25era arte egongo da zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak