ALBISTEAK

Azken 24 orduetan ez da positibo berririk izan Mizpirualden

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko urr. 1a, 18:14

Atzo bederatzi positibo berri kontabilizatu ostean, azken 24 orduetan ez da positibo berririk izan Mizpirualden. Hortaz, 23 dira gaur-gaurkoz COVID-19a duten Bergarako egoitzako egoiliarrak; horietatik 20 sintoma arinekin daude, Eibarren; eta beste hiru larriagoak diren sintomekin ospitalean ingresatuta. Gipuzkoako egoitza sarean ez da hildakorik izan azken 24 orduetan.

Mizpirualdeko arduradun Alazne Irabazalek GOIENAri aitortu dioenez, oso nekatuta daude: "Egun batetik bestera oso aldakorra da egoera". Hala ere, Diputazioa egiten ari den lana txalotu nahi izan du: "Bikain ari dira. Positibo bat dagoenenean, asteburua izanda ere, berehala etortzen dira egoiliarra Eibarreko osasun zentrora edo ospitalera eramateko".

Irazabalek gaineratu du nola ari diren birusaren hedapena saihesteko lanean: "Sei unitate ditugu eta bitan izan dira infekzioak; gure helburua da unitate horien artean kontakturik ez izatea, ezta langileen partetik ere. Gainera, suhiltzaileak maizago datoz orain desinfektatzera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak