Harkaitz motak herriko eraikinetan nola erabili diren ezagutzeko tailerra egin dute Bergaran

Julen Iriondo 2020ko ira. 26a, 14:16

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan eta Laboratorium museoak antolatuta, Bergarako geologiari eta honekin lotutako ondareari buruzko tailerra egin dute goizean. Ugutz Basauri izan da gidaria.

Osasun egoera tarteko, gehienez hamar laguneko taldearentzat behar zuen saioak; beteta zegoen, berez, baina bost laguneko familia batek, osasun arrazoaik tarteko, joan ezina adierazi du, eta, ondorioz, lau lagunek hartu dute parte tailerrean.

Ugutz Basaurik geologiari buruzko zenbait azalpen eman ditu aurrena, eta harkaitz lagin batzuk erakutsi dizkie gero parte-hartzailei, museoan bertan: kareharria, basaltoa –bolkanikoa– eta flyscha, inguruan aurki daitezkeenak guztiak.

Azalpenok emanda, paseo txiki bat egin dute herritik, eta material horiek eta beste batzuk askotariko eraikinetan nola erabili izan diren azaldu du.

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, beste bi ekintza falta dira oraindik egitaraua osatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak