Kultura zinegotzi Kristina Markinak argi utzi du kulturaren aldeko apustua egin duela Udalak: "Arduratuta gaude kultura eragileen egoeragatik eta herritarrok kultura egarria dugula, kultura beharra. Horregatik udan zehar apustua egin dugu segurtasuna bermatuz kultura emanaldiak egiteko. Emaitzak oso onak izan dira eta herritarrek zein sortzaileek eskertu dute. Eta, orain, Seminarixoko ateak zabalduko ditugu kulturari eta sorkuntzari merezi duen lekua egiteko, gure alea jarriko dugu".