Oporrak bakean programa ezin izan da gauzatu, eta horregatik udako oporraldian urtero Euskal Herrira etortzen diren haur sahararrak ezin izan dira bertaratu. Horren aurrean, kanpaina bat abiatu du Euskadiko Saharar Ordezkaritzak Zuek ezin baduzue etorri, gu joango gara! lelopean. Osasun materiala, neguko arropak eta ibilgailuak dohaintzan eskatzen ari dira, Saharara eramateko. Hori horrela, Bergaran izan gara, Bubisher elkartekoekin kanpainaren gainean gehiago jakiteko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.