Bergarako Xaxau konpartsaren gonbidapen bati erantzunez sortu zen Indau musika taldea konfinamenduan. Yune Nogueirasek, Leire Moñuxek eta Nerea Aginagalde birtualki egin zuten lehen kontzertua, eta orain, aukera dute, etxean, Bergaran, herrikideen aurrean euren musika erakusteko.
Modu akustikoan dihardute: gitarrarekin, maraka txiki batekin eta kajoiarekin. Hori da euren estiloa. Euren izaera definitzen duena. Eta horrela egingo dute agerraldia Bergarako Usondo parkean.
Bide luze baten hasieran
Streaming eskaini zuten kontzertuaren ostean, beste hainbat egin dituzte. Besteak beste, Agurainen eta Bergarako Tartufo jatetxean. Bidea egiten hasi dira, eta konfinamenduan sortutako proiektuak bide luzea edukitzea gura dute Nereak, Yunek eta Leirek.