ALBISTEAK

COVID-19ak eragindako etenaldiaren ostean, Mikel Aristik gogotsu hasi du denboraldia

Maider Arregi 2020ko abuztuaren 5a

Burgoseko itzulian parte hartu berri dute Mikel Aristi eta Julen Irizar txirrindulari bergararrek. COVID-19aren ondorioz etenaldia egin behar izan dute eta Burgosekoa izan dute lehen proba. Sentsazio onarekin eta indartsu aurkitzen dela aitortu dio GOIENAri Aristik.

Protokolo zehatza eta osasun neurri zorrotzak bete behar dituzte txirrindulariek lasterketetan. Baita egonaldia egiten duten hoteletan ere. Atseden hartzeko egun batzuk ditu orain Euskadi Fundazioko txirrindulari Mikel Aristik. Laster baina, Tour de Limusin lasterketan izango da. Iaz etapa bat irabazi zuen eta aurtengoan ere gogotsu eta indartsu dagoela dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak