ALBISTEAK

Espainiako atzerri ministroa, Arancha Gonzalez Laya, Wolfratex-en izan da bisitan

Jone Olabarria 2020ko uztailaren 29a

Egunotan Euskal Autonomia Erkidegora egiten ari den bisitaren baitan izan da atzerri ministroa Wolfratex-en instalazioak ezagutzen. 

19:30ak aldera iritsi da Espainiako atzerri ministroa eta bere taldea, tartean Denis Itxaso Espainiako gobernuaren ordezkaria EAEn, Wolfratex enpresak Bergaran duen lantegira. Lehen harreraren ostean, pandemian zehar sortutako enpresaren nondik norakoak azaldu ditu Wolfratexeko gerente den Iker Elizburuk.

Azalpenen ostean lantegira jaitsi eta maskarak sortzeko prozesua gertutik ezagutzeko aukera izan dute ordezkariek, makinen funtzionamendua azaldu eta proiektuaren zehaztasunetan sakonduz. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak