Bergaran egin dute bilkura Gipuzkoako Batzar Nagusiek

Maider Arregi 2020ko uzt. 2a, 15:12

Urtero uztailaren 2an egiten den Gipuzkoako Batzar Nagusietako osoko bilkura ibiltaria Bergaran egin dute. Bilkura aurretik, ordea, Bergarako ohorezko udal liburuan sinatu dute Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, Gorka Artola Bergarako alkateak eta Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakariak.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako bilkura ibiltariak Bergaran egin du oporraldiaren aurretik, uztailaren 2an, egin ohi duen osoko bilkura. Osasun neurri zorrotzen baitan, aurten hamazazpi batzarkide etorri dira soilik, eta San Martin plazan harrera egin diete aurreskuarekin. Ondoren, osoko bilkurako sarreran udaleko ohorezko liburua sinatu dute Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, Gorka Artola Bergarako alkateak eta Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakariak.

Osoko bilkura COVID-19a presente izan duen ekitaldi solemnea izan da, eta hasiera eman diote gaitzak jota hil direnen omenezko minutu bateko isilunearekin eman zaio.

Xabier Ezeizabarrenak zein Gorka Artolak, Bergarako historia izan dute gogoan. Ilustrazioak zein industrializaziorako bideak Bergarako herrian izan duten nagusitasuna aintzat hartu dute. 

Ezeizabarrena lehendakariak, irailetik aurrera, gizarte babesari eustea dutela erronka azpimarratu du. Eta Artola alkateak adierazi du Gipuzkoako lurralde historikoaren batasuna aldarrikatzeko sasoia dela. Markel Olano diputatuak, aldiz, gipuzkoarren lurralde oreka azpimarratu gura izan du. 

2021eko osoko bilkura ibiltaria Mutrikun egingo dela iragarri dute.

LABek elkarretaratzea

Zerbitzu publiko guztiak, publiko eta indartsu lelopean LABek elkarretaratzea egin du San Martin plazan. Juan Karlos Izagirre batzarkidea gerturatu zaie eta  LABeko kideekin izan da osoko bilkura aurretik.

 

Erlazionatuak

Batzar Nagusien osoko bilkura ibiltaria

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020 uzt 02 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak