Domingo Irala kaleko Seminarixoko fatxadan jarritako irudi zaharra aurkeztu dute

Jone Olabarria 2020ko eka. 26a, 13:47

Herriko toki ezberdinetan argazki erraldoiak jartzeko asmotan, atzo ipini zuten lehenegoa Domingo Irala kalera ematen duen Seminarixoko fatxadan. Bergarako Udal artxiboko Toribio Jauregi fondoko argazkia da garaile irten dena, Toribio Jauregik egina 1943ko ekainaren 15ean, pentekostetako martitzena zela.

Udal artxiboak dituen argazkien artean hiru argazki aukeratu ostean, herritarren esku utzi zuen udalak Seminarixoan jartzeko argazkiaren aukeraketa, bozketa bidez. 248 herritarrek hartu zuten parte eta horien artean bozka gehien lortu zituena izan zen Domingo Irala kalean jarritako irudia. Botua eman duten herritar guztien artean Bergarako negozioetan gastatzeko bi bono zozketatu dituzte eta Maialen Marauri eta Jose Mari Larrañaga izan dira bertan garaile.

Pentekoste jaietako irudia

Udal artxiboko arduraduna den Arantzazu Oregik azaldutakoaren arabera, Bergarako Udal artxiboko Toribio Jauregi fondoko argazkia da garaile irten dena, Toribio Jauregik egina 1943ko ekainaren 15ean, pentekostetako martitzena zela. Hautagai ziren beste bi argazkiak 1936. urtekoak dira, biak ere plazan ateratakoak. Batean herritarrak ikus daitezke San Martin plazan eta bestea umeen marrazketa lehiaketa batean ateratakoa da. Era berean, Udalaren asmoa artxiboari ikusgarritasuna ematea dela azaldu du Krisitina Markina kultura zinegotziak, ondarea jendaurrera aterata.

Artxibo "aberatsa"

Udal artxibotik azaldu dute Bergarako Artxiboan 35.000 argazki daudela dagoeneko digitalizatuta, eta beste hainbat bilduma ere badituztela, paperean eta bestelako formatuetan. Ondare guztia herritarren eskura jartzeko pauso berriak ematen dabiltzaltzala zehaztu eta artxibora egindako aportazioak eskertu nahi izan dituzte. Gogorarazi dute artxiboa herritarrendako irekita dagoela eta kontsulta egin nahi duenak aukera duela aurretik txanda eskatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak