Arragoa taldeak egubakoitzean emango duen kontzertuarekin abiatuko da udako kultura eskaintza

Maialen Regueiro 2020ko eka. 23a, 13:19

Aurten ere eskaintza zabala osatu dute udararako Bergaran eta ekitaldiak, Espoloian ez ezik, auzoetara ere hedatu dituzte. Berugumaz gozatzeko aukera ere egongo da uztaileko egubakoitzetan. Edizio hau osatzeko gainera, Udalak Gabonak aurretik osatutako Kultura Mahaiaren laguntza izan du. Hala, lehen ekitaldia egubakoitzean izango da, Errekalde parkean, 20:00etan eta Arragoa talde bergararraren eskutik.

"Eskaintza aberatsa"

Udako kultura eskaintzaren aurkezpenean, Kristina Markina kultura zinegotziak adierazi bezala, aurtengoa ere "eskaintza aberatsa" izango da eta aitortu du, Udala "pozik" dagoela kultura ekitaldiak berreskuratu izanarekin, hartzaileen zein sortzaileen onurarako delako.

Uztailean, eskulan tailerrak, umeendako zinema, dantza tailerrak edota kale antzerkiaz gozatzeko aukera egongo da. Ekitaldi bereziak ere antolatu dituzte, San Juan auzoan egitekoa den garagardo dastatzea edota pintura eguna.

Abuztuan berriz, San Martin plazak helduen zinema hartuko du, musika kontzertuak ez dira faltako eta beste motatako ikuskizunak ere izango dira gozagai.

Berumuga 2020

Berumuga ekimenaren eskutik, Espoloiak lau emanaldi hartuko ditu beste urte batez. Emanaldiak, uztailaren 3an, 10ean, 17an eta 24ean izango dira eta Ubane Uzin, Gaztelupeko Hotsak-en arduradunak aurten egitarau "ekleptikoa" osatu dutela adierazi du, besteak beste.

Egitaraua osorik

Hona hemen udarako antolatutako ekitaldiak:

  • Ek. 26. 20:00 Arragoa Kontzertua. Errekalde parkean. (Euria balego, Seminarioko karpan).

Uztaila:

  • Uzt. 1. 19:00. Garagardo dastatzea. San Juan auzoan.
  • Uzt. 2. 17:00. Helduentzat eskulan tailerrak Izeder-en eskutik. Seminarioko karpan.
  • Uzt 3. 22:00. Tito Ramirez Combo. Kontzertua. Berumuga. Espoloian.
  • Uzt. 7. 19:00. Zinea umeentzat: Pirata arratoia. Espoloian.
  • Uzt. 8. 20:00. Kale antzerkia: Turistreatzen. San Martin plazan.
  • Uzt. 10. 22:00. The Bo Derek´s. Kontzertua. Berumuga. Espoloian.
  • Uzt. 15. 21:00. Zine emanaldia. Ubera auzoan.
  • Uzt. 16. Haurrentzat eskulan tailerrak Izeder-en eskutik. Seminarioko karpan.
  • Uzt. 17. 22:00. Anaut. Kontzertua. Berumuga. Espoloian.
  • Uzt 18. 22:30. Sara Zozaya eta Eyharts. Oxirondo plazan.
  • Uzt. 18. 19:00. Aritzeta abesbatzaren emanaldia Santa Marina parrokian.
  • Uzt. 21. 19:00. Zinea umeentzat: Asterix eta edabe magikoa. Espoloian.
  • Uzt. 23. 19:00. Antzerki arinak. Errekalden.
  • Uzt. 24. 22:00. Mice. Kontzertua. Berumuga. Espoloian.
  • Uzt. 25. 10:00. Pintura Eguna. Basalgon.
  • Uzt. 29. 19:00. Ipuin kontaketa. Angiozarren.

Abuztua:

  • Abuztuak 4, 11, 18 eta 25. Aire libreko zinema. 22:00. San Martin plazan. (Euria balego, Seminarixoko arkupetan).
  • Abuzt. 5. 20:00. Jazz Lounge Quartet. Kontzertua. Osintxun.
  • Abuzt. 6. 22:30. Bulego + Lemak. Kontzertua. Usondo parkean.
  • Abuzt. 26. 20:00. Xabi Larrea Up. Ikuskizuna. San Martin plazan.
  • Abuzt. 27. 22:30. Xabi Bandini + Indai. Kontzertua. Usondo parkean.
  • Abuzt. 30. 19:00. Iker Lauroba. Kontzertua.  Osintxun.

Segurtasun neurriak

Markinak jakinarazi du baita ere, ekitaldietarako segurtasun neurriak hartuko direla: "Ekintza guztiak eserita ikustekoak izango dira, eta edukiera mugatua izango dute distantziak bermatu daitezen". Udal langileek erraztuko dute jendeak jarlekua hartzea eta Udalak erantzukizunez jokatzeko eskaera egin die herritarrei.

Kultura Mahaia

Herritar talde batek, Kultura Mahaia eratu zuen Gabonak aurretik eta Udalarekin elkarlanean dihardute herriko kulturari bultzada bat emateko asmoz. Josu Agirre da Kultura Mahaiko kideetako bat eta adierazi du, "pozik" daudela Udalak erakutsitako prestutasunagatik eta azpimarratu du, azken hilabeteetan sortutako elkarlanak urte osoko ekintzak antolatzeko balio izango duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak