Iritsi da eguna, haurrak kalera!

Xabier-Urzelai 2020ko api. 26a, 13:27

Ordubetez eta kilometro baten barruan, baina 14 urte azpiko umeek kalera ateratzeko eguna heldu da. Hemen goizean Bergaran hartutako irudiak, haurren eta gurasoen adierazpenekin.

13 urte artekoei eman die baimena Gobernuak gaurtik, kalera irteteko. Egunean behin, gehienez ordubetez eta bizilekutik kilometro bateko eremuan ibili ahal izango dira, eta beti ere, heldu baten zaintzapean –gurasoak edo gurasoek emandako baimena duena–. Jostailuak atera ditzakete etxetik, horregatik bizikletekin, patinekin, patineteekin eta baloiarekin egin dute jolas askok. Izan ere, parkeek itxita jarraitzen dute, eta beste lagun batzuekin ezin dira elkartu.

Debekuak debeku pozik agertu dira Bergara aldeko neska-mutikoak, kalea zapaltzeko aukera izan dutelako 40 egun itxialdian pasatu ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak